BILBO 13 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, ekainaren 13an, eguzkitsu egongo da ordu askotan eta barnealdean beroak jarraipena izango du.
Goizean goiz kostaldetik hurbil behe-hodei batzuk agertuko dira, baina laster desagertu eta egunaren zati handi batean eguzkia jaun eta jabe izango da. Arratsaldean bero-hodeiak ugarituko dira. Egunaren amaieran giro pixka bat nahasiagoa izan dezakegu eta gauean zaparrada trumoitsuak izan daitezke, bereziki ekialdean.
Hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bizi Gipuzkoa ekialdeko eta Nafarroa iparraldeko mendi inguruetan, eta arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, eta barnealdean maximoak koska pare bat igoko dira.
Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 31 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 31 gehienez.
Itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin hego-osagaiko haizea nagusi izanik, eguerdi aldera mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuko da 2-3koarekin, eta gauean mendebaldeko ibiliko da 4koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, gauean itsaskiko guneekin.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:40an eta 18:57an izango dira, eta itsasbehereak 01:08an eta 12:42an. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.