Hobera egingo du larunbatean

Archivo - Goi-hodeiak
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 19 diciembre 2025 16:55

BILBO 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abenduaren 20an, eguraldiak hobera egingo du. Goizaldean oraindik euria egingo du ipar partean, baina goizean goiz atertzera egingo du. Gainerako orduetan, zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi, eta arratsaldean eta gauean ugaritu egingo dira.

Hegoaldeko haizea ibiliko da eta gauean zakartu egingo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, bereziki ipar partean. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 9 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 11 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsalde-gauean indartu eta 4-5ekoa izango du; itsaso kizkurra eragingo du, eta itsaskirria gauean.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta gauean 2 metro ingurura jaitsiko dira. Itsasgorak 04:33an eta 16:53an izango dira, eta itsasbehereak 10:43an eta 22:55ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Contenido patrocinado