BILBO 21 Dic. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, abenduaren 22anm hodeiak nagusituko dira, baina prezipitazio gutxi egingo du. Zerua hodeitsu egongo da eta hodeiak ugariagoak izango dira arratsaldean, orduan prezipitazioa egiteko probabilitatea handiagoa izango da. Goizean baliteke kostaldetik gertu zertxobait bustitzea. Elur-kota 800-1.000 metro inguruan egongo da.
Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperaturan ez dugu gorabehera handirik espero eta izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait tokitan. Hiriburuetan, Baionan 4 gradu espero dira gutxienez eta 12 gehienez, Bilbon 5 gutxienez eta 13 gehienez, Donostian 3 gutxienez eta 12 gehienez, Gasteizen -1 gutxienez eta 8 gehienez eta Iruñean 0 gutxienez eta 7 gehienez.
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, hego-mendebaldekoa nagusi, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du, agian arratsaldean itsaski handiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta gauean 2,5 metrokoak. Itsasgorak 05:44an eta 18:05ean izango dira, eta itsasbehereak 00:06an eta 11:55ean. Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.