Eguraldia.- Hodeiak txikituz joango dira asteartean

Archivo - Hodeiak saretzen
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 14 julio 2025 17:10

BILBO 14 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, uztailaren 15ean, hodeitzak txikitzera egingo du. Goizean ipar partean oraindik motel egongo da, behe-hodeiak nagusi, eta noizean behin euria egingo du, baina orduek aurrera egin ahala atertu egingo du, hodeitzak saretzera joko du eta arratsaldean eguzkitsu geratuko da. Hegoaldean goizetik giro eguzkitsua gailenduko da.

Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bizi, bereziki hegoaldean. Tenperaturak berdintsu jarraituko du. Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 15 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasbazterrean mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdera aldatuko da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:30ean eta 20:48an izango dira, eta itsasbehereak 02:17an eta 14:31n. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado