Eguraldia.- Itxura dotorea hartuko du giroak ostegun honetan

Argitzen
EUROPA PRESS
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 5 junio 2025 7:05

BILBO 5 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, ekainaren 5ean, itxura dotorea hartuko du eguraldiak eta tenperaturak balio epeletara iritsiko dira.

Goizean goiz behe-lainoa sor daiteke, batez ere barnealdean. Goizean goi-hodei batzuk ikusiko ditugu, baina pixkanaka saretu eta eguzkitsu geratuko da.

Tenperatura maximoak dezente igoko dira, batez ere barnealdean, eta bertan 25 gradura irits daitezke; kostaldean, berriz, apur bat beherago geratuko dira, eguerditik aurrera iparraldeko haizea ibiliko baita.

Hiriburuetan, Baionan 14 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 15 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 25 gehienez eta Iruñean 11 gutxienez eta 25 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da; itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobeteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:48an izango da, eta itsasbehereak 07:26an eta 19:41ean. Uraren tenperatura 18 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contenido patrocinado