Zaparrada batzuk eta tenperatura behera larunbat honetan

Archivo - Aterkia
María José López - Europa Press - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 28 febrero 2026 7:05

BILBO 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, otsailaren 28an, tenperaturaren jaitsiera eta noizbehinka zaparradak. Egunaren lehenengo partean hodeitza tarteka trinkoagoa izango da eta zaparradak egingo ditu noizbehinka, batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta zaparradak bakanagoak izango dira; atertzeko joera izango du aroak.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 11-14 gradu artekoak izango dira; minimoak egunaren amaieran neurtuko dira. Hiriburuetan, Baionan 7 gradu espero dira gutxienez eta 13 gehienez, Bilbon 8 gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 7 gutxienez eta 13 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 11 gehienez eta Iruñean 3 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasbazterrean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin egunaren lehenengo parteanm, eta iluntzean baretzera egingo du; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin, eta gauean itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 02:15ean eta 14:52an izango dira, eta itsasbehereak 08:26an eta 20:43an. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado