EHUk bat egin du parkinsonen gaitza ikertzen jarraitzeko beharra sustatzeko kanpainarekin

Archivo - Parkinson
LPETTET // ISTOCK - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 10 abril 2025 11:03

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Parkinsonaren Nazioarteko Eguna izango da ostiralean, apirilaren 11n, eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du gaixotasunaren ikerketa bultzatzen jarraitzeko beharra sustatzeko kanpainarekin.

Hain zuzen ere, EHUko iturriek jakinarazi dutenez, une honetan bi ikerketa talde ari dira parkinsonen gaixotasunaren esparruan lanean euskal unibertsitate publikoan.

Alde batetik, Jose Vicente Lafuentek zuzenten duen LaNCE-Neuropharm taldea parkinsonen gaitzaren detekzioan eta tratamenduan ari da lanean, fase goiztiarretan.

Eredu esperimentalekin ikertzen du, eta horien inguruan ikerketak egiten ditu gaixotasuna nola sortzen eta garatzen den jakiteko, hainbat teknika osagarri aplikatuz, hala nola elektrofisiologia, optogenetika edo fiber-photometry.

Beste alde batetik, Rosa Hernandez Martin buru duen Nanobiocel ikerketa taldeak tresna nanoteknologikoak edo nanopartikulak erabiltzen ditu parkinsona tratatzeko, besteak beste, zelulaz kanpoko besikulak.

Contenido patrocinado