EHUk ikasketa amaierako lehen ekitaldi bateratua egingo du ostiralean Bilboko San Mamesen

San Mames
EHU
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 11 junio 2026 12:41

BILBO 11 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Unibersitateak (EHU) lehenbiziko aldiz antolatu du gradu eta graduondo amaierako ekitaldi bateratua, eta ostiral honetan izango da, ekainaren 12an, Bilboko San Mames estadioan. Bada, ospakizunerako dena dago prest, EHUko iturriek jakinarazi dutenez.

"44 metroko eskenatokia, 26 metro pantailetan, 3.700 aulki, zuzeneko lau emankizun, sei EHUalumni sari, 20 dekano eta zuzendari, 200 doktoreren komitiba. Handia, oso handia izango da bihar San Mamesen egingo dena, Euskal Herriko Unibertsitatearen tamainako ekitaldia", nabarmendu dute ekitaldia antolatzen aritu diren EHUko kideek.

Horrela, ikasketak amaitzera doazen eta izena eman duten ikasleak 16:00etarako deitu dituzte San Mames inguruan jarriko diren hiru photocall guneetan "egun handia betikotzeko aukera izan dezaten euren senide, lagun eta ikaskideekin".

Ondoren, estadiorako sarrera plaza nagusiko lau ateetatik egingo dute, fakultateka banatuta. Sartu aurretik ezagutza arloko banda akademiko eta txapel bana jantziko dute, han bertan antolatuko diren mahaietan.

Barruan izango denari dagokionez, alderdi akademikoan, dibulgazio zientifikoa Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren eskutik iritsiko da; I. EHUalumni Sariak banatuko dira; ikasketak amaitzera doazen ikasleei omenaldia egingo zaie dekano eta zuzendariek gidatuta; Joxerramon Bengoetxea errektoreak hitzaldia eskainiko du, eta zuzeneko musika eta bertsoak izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nogen, Sol Band Gaza eta Eñaut Elorrieta eta Janus Lesterren eskutik. Ondoetorria EHUabesbatzak egingo die guztiei.

Sarrerak oraindik salgai daude, eta ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da ETBOn plataforman eta zuzeneko konexioak egingo dituzte 'Biba Zuek' (ETB1) eta 'Quédate' (ETB2) telebista saioek.

Contador

Contenido patrocinado