BILBO 12 (EUROPA PRESS)
Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak diru laguntzen deialdia jarri du emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko edota sentsibilizatzeko proiektuak egiteko, eta eskabideak egiteko epea uztailaren 10era arte dago zabalik.
Emakundek jakinarazi duenez, irabazi asmorik gabeko erakunde, elkarte eta fundazioei zuzendutako deialdia da, 2026an zehar emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko edo sentsibilizatzeko proiektu, programa edota jarduera zehatzak egin ditzaten.
Deialdiak 300.000 euroko aurrekontu saila du, eta proiektu bakoitzeko, gehienez, 12.000 euroko diru laguntza emango du. Erakunde bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu, eta diruz lagunduko diren jarduerak 2026an zehar egin beharko dira.