Euskadik jaso ditu jada terorismoaren biktimen memorialaren esperientziak

Rodolfo Ares En Berlin
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 13 julio 2011 19:37

BILBO 13 Jul. (EUROPA PRESS) -

Gaur, uztailak 13, Topografía del Terror fundazioa bisitatuko du ordezkaritzak Berlinen. Fundazioak nazien erregimenaren krimenen historia jasotzen du, eta baita STASIk Gerra Hotzaren garaian Ekialdeko Alemaniako biztanleen aurka eragindako errepresioari buruzko Berlinhohenschönhausen memoriala ere.

Terrorismoaren biktimen memoriaren zentro bat prestatzen ari da Euskadi, hori da, hain zuzen ere, bidaia horren arrazoia. Herrizaingo sailburua den Rodolfo Aresek adierazi dunenez, *biktimen memoriak, duintasunak eta justiziak betiko iraun dezaten eta etorkizuna bakean eta askatasunean elkarrekin bizitzen lagunduko digun* zentro bat izango da. Hori dela eta, Euskal ordezkaritza bat Berlinera (Alemania) joan da, terrorismoaren eta biktimen memoriaren inguruko beste esperientzia batzuk ezagutzeko.

Ares sailburuaren hitzetan, terrorismoaren biktimak "omentzeko eta gogoratzeko" balioko du zentro honek, eta era berean ETAk eta terrorismoak gizarteari eragin dioten min eta sufrimendu ikaragarria sekula ez ahazteko eta pairatu behar izan duguna ez errepikatzeko, baita ere.

Herrizaingo sailburuak Berlingo memoria zentroei egindako bisitaldiak Euskadiko ordezkariak "hunkitu" egin dituela azaldu du, "Alemaniak berrikusketa kritikoa egiteko eta elkarbizitza demokratikoaren erreferente bihurtzeko izan duen gaitasunagatik; etorkizunari aurre egiteko gai izan da iragana ahaztu gabe".

Contenido patrocinado