Euskara eta kirola uztartuko dituen ekimen berria aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak astelehenean

Europa Press País Vasco
Actualizado: domingo, 16 septiembre 2018 12:35

DONOSTIA 16 Sep. (EUROPA PRESS) -

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak martxan jarriko duen Euskal Kirolari proiektu berria aurkeztuko dute astelehenean, irailaren 17an, Donostiako CrossFit Zurriola gimnasioan. Ekimenak kirola eta euskara uztartuko ditu, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez.

Egitasmoaren aurkezpenean proiektuan parte hartu duten zenbait kirolari izango dira, besteak beste, Alex Anasagasti crossfit-eko kirolari eta Espainiako txapelduna, Felipe Uriarte mendizalea, Odei Jainaga xabalina jaurtiketako Espainiako txapelduna.

Ekitaldia eguerdiko 12.00etan hasiko da, eta, Dobaranekin eta Redondorekin batera, Izaro Iraeta Ikom enpresako arduradunak eta Miren Arrieta "Goazen!" telesaileko aktoreak parte hartuko dute. Egoitz Txurruka 'Txurru' izango da aurkezlea.

Contenido patrocinado