Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du larunbatean, Anoetan jokatuko den Tonga-AEB errugbi partida dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 18 noviembre 2016 18:33

DONOSTIA 18 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du larunbatean, azaroaren 19an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Anoetan jokatuko den Tonga-AEB errugbi partida dela eta, garraioko sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Horrela, partida hasi aurretik trenak irtengo dira Hendaiatik (15:44 eta 16:14) eta Irun-Ficobatik (15:46 eta 16:16), eta partida amaituta, Anoetatik 19:03an eta 19:33an irteten diren ohiko trenak Hendaiaraino joango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.

Contenido patrocinado