Gasteizko tranbiak gaueko zerbitzu berezia izango du Blusaren eta Neskaren Eguna dela eta

Archivo - Tranbia Gasteizen.
EUSKOTREN - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 17 julio 2025 13:42

GASTEIZ 17 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak zerbitzu berezia eskainiko du Gasteizko tranbian uztailaren 24tik 25erako gauean Blusaren eta Neskaren Eguneko ospakizunak direla eta, jaiez gozatu ahal izateko garraio publikoko aukera erosoa bermatzeko.

Euskotrenek jakinarazi duenez, zirkulazioak izango dira 30 minutuan behin bi noranzkoetan Legebiltzarra-Abetxuku, Legebiltzarra-Ibaiondo, Angulema-Salburu eta Angulema-Unibertsitatea tarteetan. Legebiltzarra eta Angulema geltokien artean ez da zirkulaziorik izango.

Era berean, uztailaren 25ean ez da tranbiarik ibiliko Legebiltzarra-Angulema tartean 10:00etatik aurrera, eta, eguna amaitu arte, Legebiltzarra-Abetxuko, Legebiltzarra-Ibaiondo, Angulema-Salburu eta Angulema-Unibertsitatea tarteetan izango da zerbitzua.

Euskotrenek erabiltzaileei gogorarazi die zerbitzuari buruzko informazio gehiago jaso dezaketela www.euskotren.eus webgunean, app ofizialean eta Bezeroen Arretarako Telefonoan (944 333 333).

Contenido patrocinado