BILBO 28 Ago. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet, euskal metereologiaren agentziaren arabera, gaur, asteazkena, abuztuak 28, goizean lanbroa eta lainoa sortuko dira.
Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin, baina gauean hodeiak ugarituko dira hegoaldetik eta zerua hodeitsu geratuko da, tarteka oso hodeitsu. Gauean zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak bota ditzake, bereziki ekialdean eta hegoaldean.
Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira Kantauri isurialdean eta aldaketarik ez edo gutxi igoko dira Mediterraneo isurialdean.
Hauxek izango dira maximoak gure hiriburuetan: Donostian 25 gradu, Bilbon 26 gradu eta Gasteizen 32 gradu.
Itsasoari begira, itsasgora 13.09etan izango da eta itsasbehera 19:21etan