Jaurlaritzak 35.750 eurorekin lagundu ditu Ikusika udalekuak

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 13 septiembre 2022 11:21

GASTEIZ 13 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 35.750 euroko dirulaguntza bat onartu du astearte honetan Urtxintxa Aisialdiko Eskola Gipuzkoa Elkartearentzat, uztailean egin ziren Ikusika udalekuak finantzatzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sinatutako hiruko itunaren barruan daude udalekuak, eta Euskal Herriko 9 eta 15 urte arteko 100 bat gaztek parte hartu zuten, bi txandatan, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egin ziren udalekuetan.

Eskolaz kanpoko jardueretan euskararen erabilera sustatzea izan da helburua, eta horretarako Urtxintxa aisialdiko eskolak hizkuntzaren ezagutza eta erabilera lantzeko motibazio estrategiak sustatu zituen, besteak beste, sorkuntza arlo ezberdinak baliatuz eta teknologia berrriak kontutan hartuz (bideogintza, irratigintza, argazkilaritza, bideo jokoen sorkuntza).

Contenido patrocinado