Jon Arretxek bere azken liburua, "Tangerko Ametsak", aurkeztuko du Donostian

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 6 julio 2011 14:01

BILBO 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bihar, uztailak 7, bere azken liburua aurkeztuko du Jon Arretxek Donostiako Udal Liburutegiko sotoan, hain zuzen ere arratsaldeko 19.30etan, Erein argitaletxeak jakinarazi duenez.

"Tangerko Ametsak" deitzen da liburua, eta nobela beltza eta bidai literatura uztartzen ditu, besteak beste, hilketak, misterioa, ustelkeria, amodioa, magia, miseria eta biziraupena.

Donostiako Udal Liburutegian jazoko den jolasaldia Ramon Olasagastiren gidaritzapean egingo da Arretxeren Afrikako irudiekin tartekatuz.

Contenido patrocinado