Joseba Zabaleta gernikarra da Euskaltzaindiko kudeatzaile berria

Joseba Zabaleta
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: jueves, 3 junio 2010 15:06

BILBO, 3 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiko kudeatzaile berria Joseba Zabaleta Zendagorta da. Juanjo Zearreta zenaren heriotzaren ondorioz, Akademian zegoen hutsunea beteko du Zabaletak, Euskaltzaindiko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

Joseba Zabaleta Gernikan (Bizkaia) jaio zen, 1967an. Administrazio eta Finantzetan lizentziatua da eta MEGA Masterra dauka, biak Deustuko Unibertsitatean egindakoak. Ibilbide luzea egin du enpresa eta sektore desberdinetan, hala nola Vodafonen (lehen Airtel izandakoa). Bertan 12 urte egin zituen, hasierako zazpiak Zamudion, egoitzako Administrazio eta Finantza Zuzendari bezala.

Azken bost urteetan, Madrilen jardun du, Controller gisa. Euskal Herrira itzuli ostean, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen industriagintza sektoreko enpresa batean, A&F eta Giza Baliabideen zuzendaria izan da.

Joseba Zabaleta atzo bertan hasi zen kudeatzaile bezala lanean eta, berak aitortu bezala, kargua "ilusioz eta lan egiteko gogo handiz" hartu du.