DONOSTIA, 17 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Arrasateko (Gipuzkoa) 13 eta 40 urte arteko herritarrei dei egin diete PCR proba egitera joan daitezen, osasun erakundeak egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen barruan.
PCR probak ateratzeko azpiegitura Debagoieneko ospitaleko kanpo kontsulten eraikineko beheko solairuan jarriko da, asteazkenetik ostiralera, azaroaren 18tik 20ra. Probak 15:30etik 20:00etara egiongo dira. Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.
Proba egiteko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, astearte honetako 16:00etatik aurrera, Arrasateko osasun zentrora (943 03 52 50) edo osasun aholkularitzara (900 20 30 50) deituta. PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako ikasleek ez dute hitzordua eskatu behar, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin antolatuko baita.
Azkenik, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero, besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera, beren etxeetan isolatzeko eta osasun zentrora deitzeko.