"Transformazio digitala ikus-entzunezko Zerbitzu Publiko Autonomikoetan" jardunaldia izango da ostegunean EiTBn

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 9 abril 2018 16:56

BILBO 9 Abr. (EUROPA PRESS) -

FORTA Irrati eta Telebista Autonomikoen Federazioak eta Euskal Irrati Telebistak (EiTB) "Transformazio digitala ikus-entzunezko Zerbitzu Publiko Autonomikoetan" izeneko jardunaldia antolatu dute ostegunerako, apirilaren 12rako, EiTBren Multibox aretoan, Bilbon. Inguru digital berrira egokitzeaz arituko dira 10.00etan hasiko den topaketan.

Jesus Lopez FORTAko presidente eta CARTV Aragoiko Irrati eta Telebista Korporazioaren zuzendari nagusiak irekiko du jardunaldia. Jarraian, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak "EiTBren apustu digitala" izango du hizpide.

Halaber, Juan Carlos Etxeberria ETBko albistegietako aurkezlea eta Ramon Salaverria Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko Ikerketa dekanordea kazetaritza digitalaren eta mugikorraren modu berriei buruz mintzatuko dira.

Gainera, jardunaldian mahai inguru bat izango da, Juan Carlos Etxeberria moderatzaile dela. Ikus-entzunezko zerbitzu publiko autonomikoen erronkak garai digitalean aztertuko dituzte Alfonso Sanchez CRTVGren zuzendari nagusiak, Brauli Duart CCMAren presidenteorde eta jarduneko presidenteak, Joaquín Duran RTVAren zuzendariorde eta Canal Sur Radioko zuzendariak, Maite Iturbek eta Ramon Salaverríak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak itxiko du ekitaldia.

Halaber, EiTBk, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Deustuko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitateak elkarlanean antolatutako SmartBerri eskuko telefonoekin egindako erreportajeen lehiaketaren sariak banatuko dira.

Contenido patrocinado