Udaltzaingoak umeentzako identifikazio-eskumuturrekoak banatuko ditu Donostiako Aste Nagusian

Actualizado: viernes, 12 agosto 2022 16:16

DONOSTIA, 12 (EUROPA PRESS)

Donostiako Aste Nagusian haurrik gal ez dadin, jendetza dela eta, Udaltzaingoak 1.000 eskumutur banatuko ditu, prebentzio gisa.

Eskumuturrekoak adingabeentzako daude eginak eta haurraren izen-abizenak eta gurasoen edo pertsona identifikatzailearen telefono zenbakia jar daiteke.

Sistemaren helburua galdu den umea azkar identifikatzea da. Martin Ibabe Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotziaren hitzetan, "sistema honekin, gurasoek segurtasun handiagoa izango dute. Izan ere jende asko dagoen lekuetan haurra galtzen bazaie errazago identifikatu ahal izango da".

Doakoak izango dira eta Donostiako Udaletxean, Zurriolako zein Cervantes plazako unitate mugikorretan eta Boulevard parean gauetan jartzen den unitate mugikorrean banatuko dira.