Zebra muskuiluaren larbak aurkitu dituzte Gorostizako urtegian, Barakaldon

Zebra muskuilua
Foto: CHE
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 11 julio 2014 12:39
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   URA Uraren Euskal Agentziak aldizka egiten dituen laginketetan zebra muskuiluaren lehen larbak aurkitu dituzte Gorostizako urtegian, Barakaldon (Bizkai). Laginketa horien emaitzen harian, asteazkenean batu dira URA eta Gorostizako urtegiko uraren kudeaketan zeresana duten gainontzeko erakundeak bildu ziren, egoera aztertu eta egin daitezkeen ekintzak adoste aldera. Horrela, erakunde guztien xedea espezie inbaditzaile horren hedapenaren abiadura moteltzea dela nabarmendu dute URA agentziako arduradunek.

   Hartu beharreko neurri horiek guztiak Gorostizako urtegian ardura duten eragile ororekin zehaztu eta adostuko dira -urtegian emakidak dituztenekin edo arrantzale elkarteekin, besteak beste- datozen asteetan eta herritarrei jakinaraziko zaizkie.

   2006. urtean zebra muskuilua Euskadiko uretan agertu zenetik, URA aldizkako laginketak egiten hasi zen. Azken laginketaren emaitzen arabera, Barakaldoko Gorostizako urtegia zebra muskuiluaren presentzia duten guneei gehitzen zaie: Ebro, Arratia, Ibaizabal -Arratia ibaia Ibaizabal ibaiarekin bat egiten duen puntutik uretan behera- eta Nerbioi ibaiak -Arrigorriagatik uretan behera-, eta Uribarri-Ganboa, Undurraga eta Urrunagako eta Mendikosoloko urtegiak.

JARDUERAK

   EAEn zebra muskuilua atzeman denetik, eskumenak dituzten erakundeek osaturiko jarraipen eta koordinazio batzordea osatu zen; batzorde hori ere jakinaren gainean jarri da. Horren barruan hainbat jarduera proposatu, koordinatu eta egiten dituzte espezie horrek izan dezakeen eragina murrizteko, hala nola populazio berriak goiz topatzeko lanak; aleak deuseztatzea, hori egin ahal izan denean; araudiak egokitzea eta betetzen direla zaintzea; dibulgazio eta sentsibilizazio lanak; edo desinfektatzeko estazioak ipintzea.

   Neurri horien guztien xedea da espeziearen hedapena mugatzea edo hedapenaren abiadura moteltzea, espezierik duten ur masen kolonizazioa saihestu edo atzeratu aldera, ekosistemei ekarritako eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen. Halako neurririk gabe, espeziearen hedapena eta hark sortutako kalteraginak areagoak izan zitezkeen.

   Ekintza hauekin espeziearen zabaltzea mugatu nahi da, haren kalte potentzialak (bai ekologikoak bai ekonomikoak) murrizte aldera. Batzordean adostutako neurriak zehazterakoan, eraginkortasun ekonomikoa eta ingurumenarentzat aproposenak izatea bilatzen da. Espeziearen zabaltzea ahalik eta gehien mugatu edo atzeratzea garrantzitsua da oso, orain kolonizatu gabeko ur masak babesteko. Lan hauek laguntzen dute espeziearen zabaltze abiadura murrizten eta zabaltzearen hedadura moteltzen.

   Beste alde batetik, URAk gogorarazi du zebra muskuilua hedatzeko bide nagusia giza jarduerak direla, nabigazioa bereziki, ontzietan eta arrantza ekipoetan itsatsita gelditzen baita. Horregatik, prebentzio neurriak areagotzea oso garrantzitsua da zebra muskuiluak okupatutako eremuetatik haratago dauden beste ur batzuetara garraiatzea saihesteko.

Contenido patrocinado