Foto: EHU
GASTEIZ, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -
Arrisku biologikoa kontrolatzeko segurtasun handiko Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) lehenengo laborategia inauguratuko da ostegunean, otsailaren 9an, EHUko Lucio Lascaray Ikerketa Zentroan, Letren Fakultate ondoan, Gasteizen.
Bere arduradunek adierazi dutenez, Lucio Lascaray Ikerketa Zentroan abian jarriko den instalazio horretan mikroorganismoekin lan egingo da, eta horiek manipulatu eta kontserbatzeko beharrezkoa izango da segurtasuneko ezaugarri bereziak dituen laborategi bat izatea. Era berean, horrelako laborategietan ezinbestekoa da bertan lan egiten duten teknikariek eta ikertzaileek jantzi egoki batzuk erabiltzea.
Inaugurazio ekitaldia 12:00etan hasiko da eta han izango dira Eugenio Ruiz Urrestarazu EHUren Arabako campuseko errektoreordea, Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia, Fernando Aranguiz Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Saileko zinegotzia, Begoña Ochoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Saileko Zientzia Politikako zuzendaria eta Miguel Angel Gutierrez EHUko Ikerketako errektoreordea.