Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 23an hasiko da, Baigorrin

Arzallus txapela jantzita aurreko Txapelketa Nagusian
GARI GARAIALDE
Actualizado: martes, 16 mayo 2017 13:40

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da, Baigorrin (Nafarroa Beherea), eta abenduaren 17an amaituko, Bizkaian, Barakaldoko BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo txapelketak, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Hain zuzen, azken bi urteetan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek txapelketa nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela.

Modu honetan, 43 bertsolarik eman dute izena: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus (egungo txapelduna), Ander Lizarralde, Ander Fuentes "Itturri", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo "Abarkas", Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin, Jone Uria, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maiak.

Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzeko eta prestatzeko lanetan. Aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo da, xehetasun guztiak emateko. Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.