BILBO 28 May. (EUROPA PRESS) -
Bilbobusen 72 linearen ibilbidea luzatuko da asteazkenetik, maiatzaren 30etik, Artatzu Goikoa auzora hurbiltzeko asmoz, orain arte Larraskitu eta Castañosen arteko ibilbidea egin baitzuen.
Bilboko Udalaren Zirkulazio eta Garraio Sailak auzokoekin adostu ditu aldaketa horiek, eta eragindako 2. eta 7. barrutietan kontsulta egin ondoren, honako neurria martxan ipiniko du erabiltzaileen beharrei hobeto egokitutako zerbitzua eskaintze aldera.
Horrela, Larraskitu/Castaños 72 lineak bere abiaburua aldatuko du, Errekaldeko kiroldegitik Karitateko Alaben kalea 3 zenbakiraino. Halaber, bitarteko geralekua sortuko da Karitateko Alaben kalea 4 zenbakian eta zerbitzuak bestelako maiztasuna izango du lanegunetan, itxaronaldiak 12 minutukoak izan ordez, 15 minutukoak izango direlako.