BILBO 8 Feb. (EUROPA PRESS) -
Inauterietako I. Pontxe Lehiaketa antolatu dute Bilboko Konpartsek, hiriko tabernei zuzenduta eta urtero Inauteriekin batera antolatzeko asmoarekin. Irabazleak garaikurra eta egiaztagiri bat eramango ditu, bere tabernan jartzeko, eta taberna irabazlearen izena prentsan, sare sozial guztietan eta Bilboko Konpartsetako web-orrialdean argitaratuko da, Inauterietako pontxe irabazlea jendea frogatzera animatzeko.
Bilboko Konpartsek adierazi dutenez, lehiaketaren dinamika oso erraza da, eta parte hartzen interesatuta dauden guztiek Bilboko Konpartsei jakinarazi behar diete, bulegoa@bilbokokonpartsak.com posta elektronikora idaitziz edo 94 679 13 06 telefonora deituz (10:00etatik 13:00etara).
Otsailaren 12an, eguerdiko 12:00ak aldera, epaimahai aditu batek (Bilboko Konpartsetako gastronomikoek eta izen oneko sukaldariek osatua) lehiaketan izena eman duten taberna bakoitzetik ibilbidea egingo du, pontxea dastatzeko eta baloratzeko. Epaimahaiak irabazlea erabakitzen duen bezain laster zuzenean jakinaraziko dio irabazleari, eta otsailaren 16an, Inauterien hasieran, eta Trapu Zaharrak kalejirarekin batera, irabazlearen garaikurra eta egiaztagiria banatuko dira.
Horrela, Bilboko Konpartsetatik parte hartzera animatu ditu hiriko tabernak, "pontxea Inauterietako edari bezala ezarri ahal izateko era ona dela eta tostadarekin batera Inauterietan identifikagarria izango dela uste baitugu".