Bilboko Konpartsek Inauterietako I. Pontxe Lehiaketa antolatu dute

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Inauterietako I. Pontxe Lehiaketa antolatu dute Bilboko Konpartsek, hiriko tabernei zuzenduta eta urtero Inauteriekin batera antolatzeko asmoarekin. Irabazleak garaikurra eta egiaztagiri bat eramango ditu, bere tabernan jartzeko, eta taberna irabazlearen izena prentsan, sare sozial guztietan eta Bilboko Konpartsetako web-orrialdean argitaratuko da, Inauterietako pontxe irabazlea jendea frogatzera animatzeko.

   Bilboko Konpartsek adierazi dutenez, lehiaketaren dinamika oso erraza da, eta parte hartzen interesatuta dauden guztiek Bilboko Konpartsei jakinarazi behar diete, bulegoa@bilbokokonpartsak.com posta elektronikora idaitziz edo 94 679 13 06 telefonora deituz (10:00etatik 13:00etara).

   Igandean, otsailaren 12an, eguerdiko 12:00ak aldera, epaimahai aditu batek (Bilboko Konpartsetako gastronomikoek eta izen oneko sukaldariek osatua) lehiaketan izena eman duten taberna bakoitzetik ibilbidea egingo du, pontxea dastatzeko eta baloratzeko. Epaimahaiak irabazlea erabakitzen duen bezain laster zuzenean jakinaraziko dio irabazleari, eta otsailaren 16an, Inauterien hasieran, eta Trapu Zaharrak kalejirarekin batera, irabazlearen garaikurra eta egiaztagiria banatuko dira.

   Horrela, Bilboko Konpartsetatik parte hartzera animatu ditu hiriko tabernak, "pontxea Inauterietako edari bezala ezarri ahal izateko era ona dela eta tostadarekin batera Inauterietan identifikagarria izango dela uste baitugu".

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.