26 proiekturen bidez

Bizkaiko Aldundiak 3,6 milioi euro erabiliko ditu gizartean baztertuta egoteko arriskuan daudenei laguntzeko

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du lurralde historikoan gizarte-bazterkeriaren aurka lan egiten duten irabazi asmorik gabeko 17 erakunderekin dituen lankidetza hitzarmenak berritu eta hobetzea. Guztira 26 proiektu dira, baztertuta dauden edo horrela egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko eguneko zentroetan, eta Bizkaiko Aldundiak 3.620.865 euroko diru-laguntza emango die elkarte horiei.

   Hitzarmen horien xedea da Bizkaian gizartean baztertuta egoteko arriskuan daudelako eguneko zentroetako zerbitzuak behar dituzten pertsonei 431 plaza eskaintzea, egoitza ez den zerbitzu batean, hain zuzen ere. Erabiltzaile bakoitzaren beharrizanaren arabera, erakunde laguntzaileek gizarte-laguntza edo zenbait abilezia edo eremutan gaitzeko, errehabilitatzeko, hezteko edo prestatzeko esku-hartzea eskainiko diete pertsona horiei.

   Erabakiaren onuradunak honako hauek dira: Agiantza Elkartea, Askabide Liberación elkartea, Bizitegi, drogaren mendeko pertsonak gizarteratzeko Zubietxe elkartea, Bilboko ongintza-sorospeneko Elkarbanatuz elkartea, Izangai, Goiztiri, HIESaren aurkako T-4 elkartea, Lagun Artean harrera-zentroak, Gaztaroa gizarteratze elkartea, Zabaltzen gizarteratze elkartea, Claretiana Santurtzi, Etorkinekin Bat GKE, Gizakia eta Adsis fundazioak, EMAUS-Fundación social erakundea eta Bilboko Elizbarrutiko Caritas.

   Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiak 3.620.865 euro banatuko ditu elkarte horien guztien artean, eskaintzen dituzten zerbitzuak finantzatzeko urte amaierara arte.

   Modu honetan, eta azken bi Gobernu Kontseiluetan onartutako hitzarmenen bidez, gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko 9.686.886 euro erabiliko ditu foru erakundeak.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.