Bizkaiko Aldundiak 500.000 euro erabiliko ditu hirigintza-plangintzako tresnak egiten laguntzeko

BILBO, 7 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bizkaiko Foru Aldundiak 500.000 euro erabiliko ditu hirigintza-plangintzako tresnak egiten laguntzeko. Laguntzak 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrientzat izango dira eta, gehienez ere, 40.000 eurokoa izango da laguntza bakoitza, ahalik eta udalerri gehienen premiak estaltzeko.

   Foru erakundeak onetsitako diru-laguntzak honako tresna hauek egiteko izango dira: plan orokorrak, bateragarritasun planak eta sektorizazio planak, eta plan horien guztien berrikuspenak eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legera edo lurralde plan partzialetara egokitzeko aldaketak.

   Era berean, lan eta azterketa osagarriak egiteko ere eskatu ahal izango dira laguntzok, bereziki, aipaturiko plan horien ingurumen-eraginaren gaineko ebaluazioa egiteko.

   Bizkaiko Aldizkari Ofizialean erabakia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da diru-laguntza hauek eskatzeko epea, eta martxoaren 15ean amaituko da.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.