Capsula taldearen lehen hiru diskoak berriro argitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak

Capsula hirukotea
GAZTELUPEKO HOTSAK
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 17 mayo 2012 19:59

BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -

Capsula taldeak kaleratu zituen lehenengo hiru diskoak berriro argitaratuko ditu Gaztelupeko Hotsak zigiluak. Horrela, maiatzaren 25ean berriro izango dira kalean Bilbon bizi den hirukote argentinarraren "Sublime" (1999), "Yudoka" (2000) eta "Capsula" (2002) lanak.

Taldearen lehen kantak jaso dira berrargitalpenetan, gaztelaniaz eta ingelesez idatziak, argitaratu gabeko abestiak barne, berriz nahastutak eta masterizatutak. Horrela, hirukotearen hastapenak ezagutzeko aukera izango da, Gastelupeko Hotsak diskoetxeak jakinarazi duenez.

Orduan, Pescado Rabioso eta Almendra moduko taldeen eragina izan zuten, eta azken talde honen kanta baten bertsioa ere ("Color Humano") gehitu dute bonus-track moduan "Sublime" diskoan. Diseinu eta irudimen eraberrituarekin, binilo eta CD euskarrietan kaleratuko ditu hiru diskoak Gaztelupeko Hotsak zigiluak.

Contenido patrocinado