EAEko herri administrazioek 805 milioi euroko superabita izan zuten 2008an

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 30 julio 2010 13:04

BILBO 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herri administrazioen (euskal administrazioak, Estatuarena eta Gizarte-segurantza) superabita 805 milioi eurokoa izan zen 2008. urtean, eta hori, nazio-kontabilitatean, BPGren %1,2 da, Eustaten datuen arabera. Aurreko urtearen aldean, %75eko murrizketa da balio absolutuetan eta BPGren %3,6koa.

Bilakaera negatibo hau are handiagoa izan da Estatuaren osotasunean, non herri administrazioen sektorea 2007ko %1,9ko superabitetik 2008ko %4,1eko defizitera joan den, BPGren terminoetan. 27 herrialdeen Europar Batasunean (27-EB) saldo negatiboak okerrera egin du: 2007ko BPGren %0,8ko defizitetik 2008ko %2,3ra.

EAEko herri administrazioen finantza-gaitasunaren murrizketa ez-finantzetako baliabideen bilakaera negatiboari zor zaio -%0,4 murriztu ziren 2007aren aldean- eta ez-finantzetako enpleguen hazkundeari -%10,5 hazi ziren-.

Erakundeak aztertuz gero, Estatuaren EAEko administrazioaren superabita handitu egin zen 2007aren aldean, 1.561 milioi eurotik 2008ko 1.685 milioi eurora. Gizarte-segurantza, berriz, EAEn 2007ko 186 milioiko superabitetik 2008ko 122 milioiko defizitera pasatu zen.

Euskal administrazioetan, denetan egin zuen okerrera saldoak. Bizkaiko foru eta udal administrazioak 164 milioi euroko superabita izan zuen 2008an, aurreko urtean baino %71 gutxiago. Gainerakoetan 2007ko superabitetik 2008ko defizitera pasatu da; Araban 122 milioiko defizita, Gipuzkoan 15 milioikoa eta Eusko Jaurlaritzan 785 milioikoa.

Barne eskari publikoaren parte-hartzea barne eskari guztian handitu egin zen 2007aren aldean, eta %18,1ean da. Herri administrazioen parte-hartzeak azken kontsumoaren gastuan haziz darrai ere; 2008an EAEko azken kontsumoaren gastuaren %21,1 izan zen, eta 2007an %19,8 izan zen.

Azkenik, EAEko ekonomiaren osotasunean, herri administrazioen pisua kiapital eraketa gordinean zortzi hamarren hazi da, hotsm %9,6tik 2008ko %10,4ra. Inbertsioen %94,5 euskal administrazioek egin zuten, eta gainerako %5,5 erkidegoko administrazio zentralak.

Contenido patrocinado