Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/02/2010 10:04
EUSKADI

Abadiñoko Udalak (Bizkaia) emakumeei zuzenduriko biodantza tailer bat egingo du bihar

   Abadiñoko Udaleko (Bizkaia) Berdintasun Sailak biodantzako tailer bat antolatu du biharko emakumeei zuzenduta eta dohainik. Eskarne Larrinaga prestatzaileak zuzendutako ariketen bidez, tailerrera joaten direnak emakume gisa duten indarraz jabetuko dira.

   Antolatzaileek adierazi dutenez, "biodantza egitea lagungarria da, besteak beste, autoestimua hobetzeko, norberaren burua hobeto ezagutzeko eta pertsonen arteko harremana errazteko. Alderdi horiek oso garrantzitsuak dira emakumeen jabekuntza lortzeko, hau da: emakumeek banaka eta taldeka duten indarra zein den jakin dezaten eta garatu dezaten".

   Tailerra Txanportako Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Bertakoei zuzendutako aisialdiko hautabide gisa ere prestatu da. Izan ere, Udaleko Berdintasun Arloko ordezkariek azaldu dutenez, "ikasteaz gain, zera lortu nahi dugu: esperientzia honen bidez emakumeek ondo pasa dezaten". Saioan parte hartu nahi dutenek Txanportako Kultur Etxera jo beharko dute, eskola hasi baino pixka bat lehenago.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.