BILBO 12 Mar. (EUROPA PRESS) -
AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta Korrikaren arduradun Edurne Brouardek Rith 2010 irlanderaren aldeko lasterketaren lekukoa hartu zuten atzo gauean Dublingo Patrick Street kalean, 382. kilometroa egiteko, AEK-ko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Goizean, AEKren arduradunak Emer Costello Dublingo alkatearekin eta Rith 2010 ekimeneko arduradunekin bildu ziren Dublingo udaletxean, eta oroigarria jaso zuten alkatearen beraren eskutik, Rith inspiratu duen Korrikaren antolatzaile izateagatik.
Izan ere, ideia Euskal Herriko Korrikaren berri izan zutenean bururatu zitzaien Rith 2010en antolatzaileei, eta ekimena hobeto ezagutzeko asmoz Tutera izan ziren pasa den urtean 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, irlanderaren aldeko lasterketa abian jartzeko momentua heldu zaienean, Korrika eta AEK gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.