BILBO 9 Mar. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Arte Ederren Museoak jaso duen arte-programazio onenaren saria emateko ekitaldia egingo da gaur arratsaldean Madrilgo Palace hotelean, eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburua izango da han, Kultura Saileko iturriek gaur jakinarazi dutenez.
Berriki izandako "Descubrir el arte" sarien bigarren edizioan, museo bilbotarrari eman dio arte-programazio onenaren saria aipatu aldizkariko epaimahaiak.
Sektorean liderra den eta 118.000tik gora irakurle dituen aldizkariaren erredakzio-taldeak eta haien kolaboratzaileek, sari hauen bitartez, artearen munduko museo, fundazio, artista eta profesionalek egindako lana aitortu nahi dute eta, aldi berean, "gure arte-eremuaren bizitasunaren argazkia marraztu".