EUSKADI.-Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko du 2010eko astelehenetan bere hamargarren urtemuga dela eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 9 marzo 2010 19:10

DONOSTIA 9 Mar. (EUROPA PRESS) -

Hernaniko (Gipuzkoa) Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko du datorren astelehenean eta hurrengoetan, jaiegunak izan ezik, bere hamargarren urteurrenaren ospakizuna dela eta.

Museoko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, datorren astelehenetik aurrera, sarreren prezioa 4,5 eurokoa izango da 2010eko astelehen guztietan, apirilaren 5ean, azaroaren 1ean eta abenduaren 6an izan ezik. Salneurri normala 8,5 eurokoa da.

Museoko arduradunen arabera, sarreren prezioa jaitsiz, Chillida Lekuk bere hamargarren urteurrena ospatu eta jendea animatu nahi du bere instalazioak bisita ditzaten.

Contenido patrocinado