Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/03/2010 16:52
EUSKADI

Euskalmetek eta Euskaltelek telebista bidezko eguraldi-zerbitzu berri bat abiatu dute

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak eta Euskaltel telekomunikazioen euskal operadoreak eguraldi-zerbitzu berria abiatu dute, eta dagoeneko ikusgai dago Euskaltelen Telebista Digitalean. Euskaltelen deskodegailu interaktiboa duten bezeroek Euskalmeten iragarpenen berri izango dute, urrutiko agintea erabiliz (467. dialean).

   Ekimen berri honek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egiten duen eguraldiaren gaineko informazio osatuenaren berri izateko aukera eskainiko die Euskaltelen deskodegailu interaktiboa duten bezeroei, Euskalmeten eskutik.

   Urrutiko aginteari eragitearekin batera, kanal berriak hiru egunerako (gaur, bihar, etzi) eguraldi-iragarpena eskaintzen du modu erraz eta zuzenean; gainera, hurrengo egunei dagokien informazioa ere emango da. Halaber, itsasoaren egoeraren eta baita tenperaturen, pilatutako prezipitazioen eta radarren mapei buruzko informazioa ere eskainiko da, baita abisu eta alerta zerbitzuak ere.

   Iñigo Alonso Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendariaren esanetan, "herritarrek gero eta gehiago eskatzen duten ezinbesteko zerbitzu bat zabaltzen lagunduko duen tresna bikaina da".

Alonsok, "telebista aparatuarekin elkarreragiteko izango dugun erraztasun handia" azpimarratu du.

   Bere ustez, kanal berriak ezagutarazi egingo du "Euskalmetek egindako maila handiko lan profesionala eta zorrotza, gure lurraldean eta gure mugetatik kanpo ere aintzat hartzen dena". "Zerbitzu berri hau euren bezeroei ahalik eta zerbitzu onena eskaini nahi dieten bi erakunderen arteko akordioaren ondorio da, eta bozgorailu berri bat izango da herritarrei informazioa helarazteko, bereziki, fenomeno meteorologikoen aurrean, EAEn jasan berri dugun ziklogenesi leherkorraren kasuan bezala", azpimarratu du.

   Bestalde, Koldo Unanue Euskalteleko Marketin zuzendariaren aburuz, "Euskaltelen Telebista Digitalean eskuragarri dauden zerbitzuen zerrenda geroz eta handiagora gehitu da Euskalmet. Gure zuntz optikoaren bidez, Euskaltelen Telebista Digitalak EAEko herritarrek gehien eskatzen duten gaurkotasuna eskainiko du; eguraldia, tokiko prentsa digitala, kirol eta ekonomia albisteak, eta jokoak eta aisialdirako zerbitzuak, orokorrean".

   Gainera, bere esanetan, urrutiko agintea erabiltzeak dakartzan erabilera-erraztasunak eta berehalakotasunak "Telebista Interaktiboa zerbitzu publikoak giza talde berriei zabaltzeko biderik egokiena bihurtzen dute, eta gainera, dagoeneko ordenagailu bidez jasotzen dituztenen erabilera handitzen dute".

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.