Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/03/2010 17:25
EUSKADI

Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

   Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar elurra egingo du berriro. Goizaldean izotza botako du eta minimoak -4 gradutik behera kokatuko dira barnealdeko zenbait tokitan. Giro goibela espero dugu eta noizbehinka prezipitazioa egingo du, bereziki arratsaldean eta Kantauri isurialdean.

   Botako duen gehiena elurra izango da, elur-kota maila baxuetan kokatuko baita. Ipar-haizeak tenperatura balio antzekoetan utziko du, hots, beroenak 5 graduren bueltan kostaldean eta 1-2 gradu inguruan gainontzeko tokietan.

   Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

   Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 12:50ean izango da, eta itsasbeherak, 6:02an eta 18:24an.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.