Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/03/2010 13:43
EUSKADI

Euskaltzaindiak eta BBK-k Literatura Ataria sortu dute elkarrekin egin duten lanaren berri emateko

   Euskaltzaindiak eta BBK-k elkarrekin antolatzen duten R.M. Azkue 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko Literatur Lehiketaren irabazleen izenak jakinarazi dituzte gaur Akademiaren Bilboko egoitzan eta, horrekin batera, Literatura Ataria aurkeztu du Akademiak. Atari honetan literatura arloan Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak elkarrekin egin duten lan oparoaren berri ematen da.

   Gaurtik aurrera, Euskaltzaindiaren Informazio eta Komunikazioen Teknologien batzordearen ekimenez, Euskaltzaindiaren webgunean (http://www.euskaltzaindia.net/literatura_ataria) kontsulta daiteke atari berria. Lana Euskaltzaindiaren Informatika, Salmenta eta Katalogazio Zerbitzuen elkarlanaren emaitza da.

   BBK-k eta Euskaltzaindiak 1958tik aitzina ekin zioten elkarlanari eta horren fruitu dira kaleratu diren ehun argitalpen baino gehiago. Gaur zabaldu den atari honetan lan horiek zerrendatu, deskribatu eta zenbait kasutan, bertsio digitalean ere eskaintzen dira.

   Atalak hiru azpi-atal ditu: Azken berriak; Literatura Terminoen Hiztegiaren bertsio digitala; eta Sariak. Gaur aurkeztu dena sariei dagokien azpi-atala da, eta honetan ere hiru multzo dira: BBK-Euskaltzaindia literatura sariak (Txomin Agirre eleberri sariak,

Felipe Arrese Beitia olerki sariak, Toribio Altzaga antzerki sariak eta Mikel Zarate saio sariak); Azkue sariketak (1975-1990); eta Azkue sariketak 1991-2008 (Haur eta Gazteak).

2009KO AZKUE SARIAK

   Bestalde, gaur banatu dira 2009ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. Euskaltzaindiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira.

   Jakina denez, sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia, alegia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Orotara, aurten 219 lan aurkeztu dira.

   Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, beti ere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira: A mailan, Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta; eta B mailan, Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Ibon Egaña.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama Reino Unido advierte de que defenderá "enérgicamente" las islas Malvinas Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.