Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 16/12/2009 14:13
Getxoko Udalak (Bizkaia) 200.000 euro zuzendu die aurten gizarte zerbitzuekin kolaboratzen duten elkarteei lankidetza-hitzarmen eta diru-laguntzen bidez.
Lehenengoz, Getxoko Udalak, 2009an zehar, bederatzi lankidetza-hitzarmen izenpetu ditu 129.338 euroko zenbatekoan. Horietatik, buru-ezintasunak dituztenen aldeko Uribe Kostako elkarteak 50.000 euro jaso ditu; Ibar Nagusien Etxeak eta Hijas de la Caridad izenekoak (Portuko monjak) 18.000 euro bana; APNABI autismoak jota daudenen eta senideen elkarteak 12.000 euro; Caritasek 10.000 euro; FEGEVOL elkarte boluntarioen Getxoko federazioak 9.000 euro; BIZKEL bizkar muinaren kaltetuen elkarteak 4.738 euro; Down gaitzak jota daudenen aldeko Fundazioak 4.600 euro eta Urte Alaiak 3.000 euro.
Bestalde, Getxoko Udalak 70.000 euro banatu ditu gizarte zerbitzuekin kolaboratzen duten 34 elkarteri emandako diru-laguntzetan. Horien artean, Gorabide buru ezintasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Elkarteari 5.700 euro eman dizkio; FEKOOR ezintasun fisikoko pertsonen aldeko Bizkaiko Federazio Koordintzaileari 4.500 euro; minbiziaren kontrako elkarteari eta berdintasuna, etorkin atzerritarren bergizarteratzearen aldeko elkarteari 3.700 euro bana.
Halaber, Gizakia Fundazioari eta SIKAP Filipinetako elkarteari 3.500 euro bana eman dizkie; AVIFES buru gaixoen eta senideen Bizkaiko elkarteari eta Ireki, Elkartasunaren aldeko Gazteen Elkarteari 2.800 euro bana; Egintza adin txikikoa babesteko elkarteari 2.700 euro; Aspanovas minbizia duten umeen gurasoen Bizkaiko elkarteari eta familiaren euskal elkarteari beste 2.500 euro bana.
Azkenik, aipatutako diru-laguntzez gain, elkarte laguntzaileekin kolaboratzeko beste bide batzuk ditu martxan Udal getxotarrak, horien artean, udal lokalak uztea. Helburuak erakunde laguntzaile guztiak udalerrian egoitza edukitzea bermatzea euren proiektu eta jarduerak aurrera eramateko eta gizarteko boluntario-lana eta elkarteen sarea bultzatzea dira.
Imanol Landa Getxoko alkatearen hitzetan, "guztiek osatzen dute, udal instituzioaren lanaren osagarri diren aldetik, Getxoko gizartearen benetako kemena, eta, hortaz, horiek indartzearen aldeko apustua garbia da".
HELBURUAK
Gizarte zerbitzuen erakunde laguntzaileak erakunde publiko zein pribatuak dira, irabazi asmorik gabekoak, eta horien helburu nagusia bat dator Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arlokoarekin. Beraiekin sinatutako hitzarmenen helburuak dira arazoak konpontzeko gizarte zibilaren parte hartzea bultzatzea; udalerrian dagoen elkarteen sarea bultzatzea; gizarteko boluntario-lana bultzatzea eta Gizarte Zerbitzuen alorreko jardueren garapenera zuzendutako proiektuak diruz laguntzea.
Helburuak betetzera laguntzen duten entitateen jarduerak, besteak beste, baztertutako kolektiboak gizarteratzea eta bazterketa prebenitzea, eta minusbalioa edo bestelako arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzak hobetzea dira. Programa horien artean, gaixotasun batzuek kaltetutako pertsonei eta beren senideei norbanako arreta eskaintzea dago; down gaitzak edo adimeneko beste gaixotasun batzuek kaltetutako pertsonei astiarako ekimenak eskaintzea; boluntarioen topaketak edo hirugarren adinekoentzat eguneko zentroetako jarduerak antolatzea.