Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/03/2010 16:49
EUSKADI

Gizon bat atxilotu dute Donostian beste gizon bati erlojua lapurtzen saiatzeagatik

   Ertzaintzaren agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian beste gizonezko bati erlojua lapurtzen saiatu izana egotzita. Gainera, lapurreta egin nahian lesioak egin dizkio biktimari esku batean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Gertakariak gaur goizaldeko 3:30etan jazo dira, Donostiako Gros auzoan. Gizon bat kabina batean telefonoz hitz egiten ari zen beste gizon batengana zuzendu da eta zer ordu zen galdetu dio. Telefonoz hitz egiten ari zen gizonezkoak erlojua begiratu duenean, bestea haren gainera joan da eta erlojua emateko agindu dio, bion arteko borroka bat hasita. Une horretan, Ertzaintzaren patruila bat bertatik zebilela ikusita, ustezko lapurrak ihesari ekin dio eta taberna batean ezkutatu da.

   Agenteak biktimarekin batera establezimenduan sartu dira eta, ustezko lapurra identifikatu ostean, hura atxilotu dute indarkeria erabiliz egindako lapurretaren delitu bat egotzita. Atxilotuari, gainera, kalean aparkatutako ziklomotor bat lurrera bota izana ere leporatu diote; ibilgailuak kalteak izan ditu.

   Atxilotuak jarrera oldarkorra erakutsi du atxiloketaren unean. Ertzainek Donostiako ertzainetxera eraman dute eta, datozen orduotan, Guardiako epailearen esku geratuko da, beharrezko polizia-eginbideak amaitu ostean. Bestalde, biktima osasun-zentro batera eraman dute, lesiok baitzituen esku batean.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.