Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 12:54
EUSKADI

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen obra batzuetan lapurtzeagatik

   Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu gaur goizaldean Gasteizen egiten ari diren eraikin batean obretako materiala lapurtzen harrapatu ostean. Atxilotuarekin zeuden beste bi pertsonaren bila ari da orain Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Gertakariak goizaldeko 1:20 inguruan jazo dira Gasteizko Zabalgana auzoan egiten ari diren eraikin batean. Ordu horretan, Ertzaintzaren herritarren segurtasunerako patruila batek hiru pertsona ikusi ditu obra-eremuan. Agenteak bertaratu direnean, hiru lagun horiek korrika ihes egin dute, kablea mozteko zerabiltzaten zerra eta guraizeak bertan utzita; ertzainek bat harrapatu ahal izan dute. Ingurua miatu ostean, eramateko prest zeuden kobrezko kable zatiak aurkitu dituzte agenteek.

   Atxilotua (21 urte) Gasteizko ertzainetxera eraman dute, polizia-eginbideak burutu eta beharrezko argiketa amaitu ondoren, epailearen esku uzteko. Ekintza horretan nahasitako beste bi pertsonak identifikatzeko eta atxilotzeko lanean ari da Ertzaintza.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.