Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/03/2010 13:01
EUSKADI

Jose Antonio Arana Martija omenduko dute larunbatean Gernika-Lumon (Bizkaia), Andra Mari koralaren emanaldi bereziarekin

   Gernika-Lumoko (Bizkaia) Andra Mari koralak kontzertu berezia eskainiko du larunbat honetan herriko Lizeo Antzokian, eta bi omenaldi egiteko balioko du: batetik, Jose Antonio Arana Martija omentzeko eta, bestetik, abesbatzaren beraren 30. urtemuga ospatzeko. Kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera dokoa izango da. Karlos Gorrindo eta Amaia Jauregizar idazle euskaldunek egingo dituzte aurkezpen lanak.

   Larunbateko saioarekin Arana Martija omendu nahi da, eta Gernika-Lumoko Udalak eta hainbat kultur elkartek esker ona adierazi nahi diote herriaren alde egindako eta kultur balio handiko lanagatik, Udal gernikarreko arduradunek gaur jakinarazi dutenez.

   Arana Martija Andra Mari koralaren sortzaileetakoa eta Seber Altube ikastolaren eta Segundo Olaeta musika eskolaren bultzatzailea izan zen, Gernika-Lumoko historiari buruz artikulu eta liburu asko argitaratu ditu eta 'Egin' eta 'Euskaldunon Egunkaria'-ren sortzaileeen artean dago. 1989az geroztik euskaltzaina da, eta Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiaren sortzailea da.

   Horregatik guztiagatik, "zor zaion omenaldia" eskaini nahi diote Andra Mari koralak, Kultur Etxeak, Gernika-Lumoko euskaltegiak, Segundo Olaeta eta Julia Foruria musika eskolek, Gernikazarrak, Aldabak eta Marijesiek, besteak beste.

   Beste alde batetik, Gernika-Lumoko Andra Mari koralak 30 urte bete ditu aurten, Arana Martijak sortu zuenetik hona, hain zuzen, eta abesbatzak egindako ibilbidea gogora ekarriko dute larunbateko kontzertu berezian.

   Hainbat kalitate aitortza eta sari jaso ditu koralak 30 urteotan, hainbat bidaia eta beste herri batzuetako abesbatzekin elkartrukeak egin ditu, eguneroko lanarekiko konpromisoa erakutsi du.

   Gernika-Lumoko Kultura zinegotzi Ekain Ormaetxeak ekitaldiaren balioa azpimarratu nahi izan du. "Herri honetako kulturgintzak zor dio honelako omenaldi bat Jose Antonio Arana Martijari eta uste dugu erarik onena Andra Mari koralaren saio bategaz egitea dela. Hori bultzatu nahi izan dugu, koralaren parte-hartzea, eta baita euskalgintzak babesa agertzea ere", azaldu du.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.