Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/03/2010 12:06
EUSKADI

Lekeitioko Udalak E-Planaren 800.000 euro inbertituko ditu saihesbideko biribilgunean disuasio-aparkalekua egiteko

   Lekeitioko Udalak (Bizkaia) disuasio-aparkalekua egingo du saihesbideko biribilgunean Estatu Plangintzaren Tokiko Inbertsioaren (E-Plana delakoa) kargura. Gernikatik datorren bideko biribilguneko sarbidearen inguruan dituen hiru lur-sailetan aparkalekua egiteko proeiktuaren idazketa eta plataformetako bateko obrak burutuko ditu Udalak E-Planak Lekeitiori eskainiko dion aurrekontuarekin. Lan honen aurrekontu osoa 800.000 eurokoa izango da eta 46 lagun arituko dira bertan, Udal bizkaitarretik jakinarazi dutenez.

   Lekeitiok 1,7 kilometro koadroko azalera dituen herria da, eta hauetako zati handi bat, oinezkoentzakoa, trafikorik gabea eta aparkalekurik jasotzeko aukerarik gabeko Alde Zaharrak hartzen du. Egun erroldatuta dagoen bizilagun kopurua 7.497 lagunekoa da, eta 3.602koa berriz, ibilgailuena; beraz, bi bizilaguneko auto bat dagoela esan daiteke.

   "Horiei gehitzen bazaie herriaren turismo erakarpena, uda, Aste Santua, Gabonak, Kale Antzerkiaren Nazioarteko Jaialdia edota Antzar Eguna bezalako une puntualetako biztanle kopuruaren igoera, argi ikus dezakegu trafiko eta aparkaleku arazoa larriagotu egiten dela", adierazi dute.

   Lekeitioko saihesbide ondoko disuasio-aparkalekuraren proiektua datozen hilabeteetan burutuko da. Garraio publikoa, bidegorriak eta oinezkoentzako ibilbideak sustatuz, apurka-paurka motordun ibilgailuak herri barrutik ateratzea da disuasio-aparkalekuaren proiektuaren helburua. Biribilgunea eta herriaren erdialdearen artean dagoen bidetik izango da aparkalekurako sarbidea, saihesbide berrirako lotuneak saihestu asmoz.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.