EUSKADI.-Surf.- Hiru egunetik bat "egun aproposa" da Mundakan surfa egiteko, Azti-Tecnaliaren ikerketa baten arabera

Actualizado: lunes, 18 mayo 2009 19:41

BILBO, 18 May. (EUROPA PRESS) -

Azti-Tecnalia zentro teknologikoak Mundakako Udalarentzat (Bizkaia) egin duen bertako olatuaren gaineko txosten teknikoaren arabera, Mundakan surf egiteko %29 "egun aproposak" dira, "olatu on-onen baldintzekin", eta saio bakoitzeko surf egiteko batez besteko

denbora hiru ordu.

Mundakako Udaletik adierazi dutenez, "Kostasystem" delako sistema barritzailea erabili da ikerketan, eta ozeanografia alorrean eta Mundakako itsasbazterreko gestioan Mundakako Udalaren eta Azti-Tecnaliaren arteko lankidetza hitzarmenaren bidezko lehenengo proiektua izan da.

Itsasaldeko monitorizazio-estazioari esker, Urdaibaiko itsasdarraren informazio erreala lortzen da eta "Kostasystem" tresnak olatuaren kalitatea denbora errealean aztertzeko ahalmena erakutsi du. Zentro teknologikoak hainbat aldagai ikertu ditu: norabidea,

olatuen altuera eta maiztasuna, haizearen norabidea eta indarra

eta Mundakako barran mareek duten maila, eta beraz, munduko

surflari guztiek maite duten "undakako olatua ospetsuarena ere.

Horretarako 17 urteko datu historikoak erabili izan dira, 1991etik

2008ra artekoak, alegia. Emaitzen eta eguraldiaren aldagaien eta aldagai ozeoanografikoen sailkapenaren arabera, Mundakako barran hiru egunetik bat egokia da urtean surfa egiteko. Egun horreetan olatuek kalitate indize altua lortzen dute (lautik, 2,8), eta saio bakoitzeko surfa egiteko batez bestekoa 3,1 ordukoa da, marea behean dagoanean batez ere.

Ikerketak dio neguko hilabeteetan %50 igoten dela surfa egiteko

aukera Mundakan, eta urtarrilean du barrak egoerarik onena surf-zaleentzat, surfa egiteko %62 egunekin.