EUSKADI.-UNESCOk bere "Munduan arriskuan dauden hizkuntzen Atlas" barruan sartu du euskara eta "ahul" dagoela dio

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 18:43

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

UNESCOk bere "Munduan arriskuan dauden hizkuntzen Atlas" izeneko argitalpenean sartu du euskara, Parisen aurkeztu den obra honen edizio berriaren bertsio elektronikoaren arabera.

Atlas horrek dioenez, euskararen egoera "ez da kritikoa", eta hizkuntzak sailkatzeko 1950etik erabiltzen dituen bost bizitasun mailetatik -ahul, arriskuan, oso arriskuan, egoera kritikoan eta desagertua-, euskara lehenengo mailan kokatzen du (ahul), Europa Press-ek jaso duen Informazio eta Berri Zientifikoen Zerbitzuaren (SINC) informazioaren arabera.

UNESCOren "Munduan arriskuan dauden hizkuntzen Atlas" obra mundu osoko 2.500dik gora hizkuntzen datu eguneratuak biltzen dituen lanabes digital interaktibo bat da, eta etengabe osatzen, zuzentzen edo eguneratzen da erabiltzaileeen ekarpenei esker.