Euskal Kazetarien Elkarteak bi argazkilarik Bilbon asteazkenean jasandako erasoak gaitzetsi ditu

BILBO, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Euskal Kazetarien Elkarteak 'El Mundo' egunkariko eta Argazki Press agentziako bi argazkilarik Bilbon asteazken honetan jasandako erasoak gaitzetsi ditu eta laguntasuna eta elkartasuna adierazi die. Izan ere, Ertzaintzak bi argazkilariak kolpatu zituen euren lana egiten zeuden bitartean.

   Erasoak Euskalduna Jauregiaren inguruan izan ziren, Athletic Clubeko autobusa San Mamesera bidean zihoala Mirandesen aurkako Kopako partida jokatzera. Argazkilarietako batek zauri larria du eskuan, elkarteak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez.

   Horregatik, Euskal Kazetarien Elkarteak gertatutakoa ikertzea eta errudunei erantzukizunak exijitzea eskatu du. "Kazetariei zuzendutako erasoak ez dira inoiz ere zigorrik gabe geratu behar, segurtasun indarren betebeharra profesionalen segurtasuna zaintzea baita euren lana egiten ari direnean", azpimarratu du.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.