"Mundu hobea eraikitzen laguntzen dute"

Eusko Jaurlaritzak bat egin du Kooperatiben Nazioarteko Urtearen aldarrikapenarekin

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

   Nazio Batuek 2012. urtea Kooperatiben Nazioarteko Urte izendatu dute, eta Eusko Jaurlaritzak aldarrikapen horrekin bat egitea erabaki du. Erabaki horrek babesa ematen die kooperatiben mugimenduari eta Euskadiko gizarte-ekonomiaren sektorea osatzen duten enpresa guztiei, Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez.

   "Kooperatiba enpresek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute" goiburupean, Nazio Batuek kanpaina bat bultzatu dute mundu osoan, kooperatibek pobrezia murriztuz, lanpostuak sortuz eta gizartea sustatuz egiten duten ekarpena nabarmentzeko.

   Nazio Batuen ebazpenak gobernuak bultzatu nahi ditu kooperatiben hazkundea eta iraunkortasuna sustatu dezaten, eboluzio azkarra izaten ari den egungo testuinguruan; izan ere, agerian geratu da lagungarriak direla herrialdeen garapen ekonomiko eta sozialaren bidean. Nazioarteko erakundeak kooperatiben gaitasunak baliatu daitezen nahi du, kalitatezko ekoizpen-lanpostuak sortzen dituztelako eta gizarteratze handiagoa eragiten dutelako.

   Jaurlaritzatik adierazi dutenez, XX. mendearen hasieratik Euskadiko kooperatibismoa asko errotu da gure herrialdean, lan elkartuaren formula aukeratuz batez ere, eta industriaren sektorean garatuz bereziki. Horren emaitza izan da "Mondragon Esperientzia" deiturikoa, mundu osoan ospe handia duena.

   Euskadin kooperatibak izaten ari diren esperientzia, gizarte-ekonomiako "kideekin" batera, enpresa-heldutasunera iritsi da, eta horren emaitza da Euskadiko ekonomian duten zuzeneko eragina: BPGaren %4,3 (industrian %10 inguru) eta enpleguaren %7,7.

   Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak urtero egiten duen erroldaren arabera, 2011. urtearen amaieran Euskadin 2.074 kooperatiba-sozietate (lan elkartuko 1.378 eta gainerako modalitateetako 696) eta 2.108 lan-sozietate zeuden.

   Kokatzen diren lurraldearen garapenean kooperatibek duten inplikazioak eta sortutako aberastasunaren banaketa bidezkoagoan duten eraginak gizarte solidarioagoa eta orekatuagoa sustatzen dute, eta bizi-kalitatearen estandarrak hobetzen dituzte.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.