Greba eguna

EuskoTrenek eta EuskoTranek %30eko gutxieneko zerbitzuak izango dituzte ostegunean

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tranbien, trenen, autobusen eta funikularraren lanegunetako ohiko zerbitzuaren %30eko gutxieneko zerbitzuak bermatu eta eskainiko ditu, ostegun honetarako, otsailaren 9rako, EuskoTrenek eta EuskoTranek deitu duten greba dela eta.

   Greba hori enpresako batzorde iraunkorrak deitu du ondorengo orduetarako: goizez 6:30etik 10:30era eta arratsaldez 17:30etik 21:30era. Egunaren gainerako orduetan lanegunetako ohiko zerbitzua eskainiko da, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

   Deialdiagatik ukitutako EuskoTreneko eta EuskoTraneko zerbitzuak ondorengo hauek dira: Gasteizko eta Bilboko tranbiak, Lasarte Oria-Hendaia tren zerbitzua, Bilbo-Donostia lineako tren zerbitzuak, Ermua eta Eibar arteko "tranbia" zerbitzua, Bilbo-Lezama tren zerbitzua, Bilbo-Bermeo tren zerbitzua eta Trapagarango (Bizkaia) Larreinetako Funikularra.

   Halaber, Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusek, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoek, eta Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) campusaren artean eskaintzen diren zerbitzuek jasango dute greba deialdia.

   Gainera, Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoetan, Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuetan eta Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzuetan (Udalbus) ere izango da greba.

   Azkenik, garraio loturek (trena+autobusa konbinatuak) ere jasango dute greba deialdia, alegia, Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta Galdakaoko Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

   Eusko Jaurlaritzak aipatutako orduetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei.

   Lan etenaldien hasiera ordutegiak baino arinago hasten diren zerbitzuek ohiko ibilbidea bukatu arte egiten jarraitu beharko dute. Era berean, behin lan etena bukatuta, ondorengo zerbitzuen tranbiek, trenek, funikularrek eta autobusek jatorriko edota helmugako tokietan jarrita egon beharko dute.

   Eusko Jaurlaritzako onartutako funtsezko zerbitzuak, Konstituzioak babesten dituen askatasunen, eskubideen edo ondasunen ondorio dira. Horiek ezartzeko orduan EuskoTrenek eskaintzen dituen zerbitzu publikoen "funtsezko" izaera hartu da kontuan, izan ere, grebak eragin handia izango baitu hiritarrek, segurtasun baldintzak betez, zirkulazio librerako duten eskubidean, Konstituzioak adierazten duen bezala.

   Deiturik dagoen grebak irauten duen bitartean, ezarri diren gutxieneko zerbitzuen bitartez, pertsonak ondasun zentroetara, ikastetxeetara, beren lanpostuetara eta administrazio publikoko kudeaketa zentroetara joan beharra bermatuko da, pertsona horiei aitortzen zaizkien oinarrizko eskubideak bete ahal ditzaten. Konstituzioaren 19. artikuluan aitortzen den zirkulazio librerako eskubidea betetzeko.

   Gutxieneko zerbitzuak kontsulta daitezke geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobusen barruan. Horrez gain, informazioa jaso ahal izango da EuskoTreneko www.euskotren.es. web-orrian eta 902 543 210 bezeroenganako informazio telefonoan.

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.