Filmetako soinu banden kontzertu bat izango da martxoan Donostiako Victoria Eugenian

Actualizado: martes, 7 febrero 2012 15:01
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 7 (EUROPA PRESS)

   Film ezagunetako soinu bandez osatutako kontzertua eskainiko du The Film Symphony Orchestra-k martxoaren 18an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, John Williams Tour 2012 biraren barruan, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

   Sarrerak salgai daude jada, 16, 30 eta 35 euroko prezioetan, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko txartel-lehiatiletan eta Kutxaren ohiko bideetan (Telekutxa, Internet Kioskoak eta www.kutxasarrerak.net).

   The Film Symphony Orchestra-k, Constantino Martinez-Ortsen zuzendaritzarekin, bere lehen bira hasiko du Hollywoodek izan duen konpositore handienetako bat omenduz: John Williams. Kontzertuko errepertorioak, besteak beste, film hauetako piezak biltzen ditu: "Star Wars", "Jurasic Park", "Harry Potter and the Philosopher's Stone", "Schlinder's List", "Memoirs of a Geisha", "Indiana Jones", "Jaws", "Superman", "Hook" eta "JKF".