Itxartu Taldea XXVI. Krosa jokatuko da igandean Getxon (Bizkaia)

BILBO, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Atletismoko lasterketa herrikoien aurtengo egutegia hasiko da Getxon (Bizkaia) igande honetan, otsailaren 12an, Algortako hirigunean jokatuko den Itxartu Taldea XXVI. Krosarekin. Izen bereko taldeak Getxoko Udalaren babesarekin antolatuta, "urte osoan udalerrian egiten diren proba askotariko bat da, non gero eta jende gehiagok errepikatzen duen", antolatzaileek adierazi dutenez.

   Antolakuntzak 500dik gora atleta espero ditu lasterketan, "azken urteotan kros honetan izan den partaidetzak eduki duen gorakadarekin bat etorriz". 2007an 176 lagun izan ziren eta 2011n 479. "Hazkunde hori guk antolatutako beste kirol proba batzuetan ere gertatu da, esate baterako, Ibilaldi neurtuan, Getxoko Milian edo Itziar Lopez de Uralde Oroi-Lasterketan", adierazi dute.

   Lasterketa 11:00etan abiatuko da Algortako etorbidetik, txikienen probarekin, eta 12:30ean irtengo da senior mailakoa, 5.500 metroko distantziarekin. Lasterketa guztietan neska eta mutilak arituko dira batera, nahiz eta maila bakoitzean bi sailkapen egongo diren. Maila bakoitzeko irabazleei emango zaizkien garaikurrez gainera, ume mailako eta adin txikiko guztiei oparitxo bana emango zaie helmugara iritsitakoan.

   Izen-ematea, doakoa, ostiralean bukatu zen, baina lasterketaren egun berean ere egin daiteke, proba bakoitzaren hasiera baino ordu erdi bat lehenago irteera lekuan (Algortako Batzokiko jolastokian).

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.