Langile bat hil da Gerdau-Azkoitia enpresan, lan istripu baten ondorioz

Actualizado: martes, 17 diciembre 2013 22:41
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 13 (EUROPA PRESS)

   Langile bat hil da ostiral honetan Gerdau-Azkoitia enpresan gertatu den lan istripu baten ondorioz. Altzairu fabrikaren barruan garraio lanak eta garbitasuna egiten duen Limpiezas Rosi subkontratarentzat egiten zuen lan hildakoak, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.

   Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez, ezbeharraren abisua eguerdiko 12:40 aldera jaso du, eta Osalaneko teknikariei jakinarazi die.

   Langile batzordeak 24 orduko lanuztea egitea erabaki du, "zoriogaiztoko" istripua salatzeko eta hildakoaren familiari elkartasuna adierazteko. Halaber, elkarretaratzea deitu du datorren astelehenerako, abenduaren 16rako, 13:30etik 14:30era.